04/10/2013 19:30 Ikuskizuna euskaraz / Espectáculo en euskera

BAPATEAN MARRA

(Apirilean bertan behera gelditu behar izan zuen ikuskizuna orain berreskuratuko dugu)

Euskal Liburuaren XIX. irakurketaren aurtengo edizioko omenduen partaidetzaz, hau da euskarazko komiki egileekin, ikuskizun berezia antolatu dugu. Carles Beldaren doinuen laguntzaz Asisko, Patxi Uharte Zaldieroa eta Patxi Gallego marrazkilariak, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio gidoilari, eta Ainhoa Aranburu gai-jartzaile dituztela, bapatean arituko dira diziplina ezberdinetan.

Asisko komikilari, zine zuzendaria eta saltsa ugariko perrexila. Komikilari gisa bere lehen pausuak Napartheid-en eman zituen. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian). Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera Mantxut liburuak argitaratu ditu. Juanjo Elordirekin batera bi film zuzendu ditu: Munduaren bira doan (2009) eta Gartxot (2011)

Patxi HuarteZaldieroa” Korrok aldizkarian hasi zen marrazten. Egun Berria egunkarian De rerum natura komiki zintak egiten ditu. Nabarra, Aizu! Xabiroi eta Karrika aldizkarietan, eta Deia egunkarian, kolaborazioak egiten ditu. 2009an, Prentsa Idatziaren Argia Saria irabazi zuen.

Patxi Gallego komikigilea “Xabinaitor” euskal super-heroiaren sortzailea da. Pertsonaia honen inguruko umore trilogia (Pololoak) helduentzako euskarazko komikien historian mugarri bilakatu da.

Unai Iturriaga bertsolari ezagunenetako bat izateaz gain abeslaria eta idazlea ere bada. 7 Eskale eta Gu ta gutarrak musika taldeen sortzailea, literatura arloan bi nobela eta Durangoko bonbardaketari buruzko Udaberririk ankerrena komikiaren gidoia idatzi ditu.

Maialen Lujanbio bertsolari ospetsua lautan iritsi da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera eta 2009an txapelketa irababazi zuen lehendabiziko emakumea izan zen. 2006an  bertsolaritza eta musika esperimentala fusionatzen zituen Ornitorrinkus ikuskizuna sortu zuen.

Carles Belda Zugarramurdin bizi den Kataluniako soinujolea. Jardun duen taldeekin Pomada, Mesclat, Ensaladilla… 8 lan argitaratu ditu. El Belda i el conjunt badabadoc talde burua da.

Ainhoa Aranburu Iruñeko Hizkuntza Eskolako irakaslea eta bertako Bertso-eskolako arduraduna. Inprobisazioan oinarritutako emanaldien zuzendaritzan eskarmentu handikoa.

Presentación en castellano:

(Recuperamos el espectáculo que tuvo que suspenderse en abril)

 

Con ocasión de la XIX edición de la Lectura Pública en Euskera, los homenajeados de esta edición, conducidos por Ainhoa Aranburu y acompañados de las melodías de Carles Belda y de la bertsolari Maialen Lujanbio, nos ofrecerán un espectaculo de improvisación multidisciplinar.

Asisko Urmeneta se inició en el cómic en la revista “Napartheid”. Realiza colaboraciones para prensa (principalmente para la revista “Argia”). Ha dirigido dos largometrajes de animación: “Munduaren bira doan” y “Gartxot”.

Patxi Huarte “Zaldieroa” es autor de cómics y de tiras de humos en el periódico “Berria” y en diferentes revistas. En 2009 ganó el premio “Argia”de prensa escrita.

Patxi Gallego es profesor, dibujante de cómics y creador del super héroe euskaldun “Xabinaitor, que se ha convertido en un referente del cómic en euskera para adultos.

Unai Iturriaga es escritor, bertsolari y cantante. Ha escrito dos novelas: “Islada”, dirigida al público infantil y “Berandu da gelditzeko”. Además es autor del guión del cómic “Udaberririk ankerrena”.

Maialen Lujanbio ha llegado en cuatro ocasiones a la final del Campeonato absoluto de bertsolaris y en 2009 se convirtió en la primera mujer en proclamarse vecedora. En 2006 crea el espectáculo “Ornitorrinkus” que fusiona bertsolarismo y música experimental.

Carles Belda es un acordeonista catalán residente en Zugarramurdi. Ha formado parte de diferentes grupos musicales como Pomada, Mesclat, Ensaladilla… con los que ha grabado un total de 8 trabajos. Lidera el grupo llamado El Belda i el conjunt badabadoc.

Ainhoa Aranburu es profesora de la Escuela Oficial de Idiomas de Pamplona y responsable de la Escuela de Bertsos de dicho centro. Experimentada en la dirección de espectáculos basados en la improvisación.

Lekua/Lugar: Civivox Iturrama Zentroa (c/ Esquiroz 24)

Ordua/Hora: 19:30

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: