16/06/2014 19:30 Errezitaldia euskaraz / Recital en euskera

IHES

IHESI DOAZEN HERRIAK – MUGA HITZEZKOAK

Amets Arzallus & Joxan Goikoetxea

“Ihes egiteko motibo asko ematen ditu munduak, bai hurbilean eta bai urrunean. Motibo horietako batzuk hautatu eta zenbait erretratu atera ditugu”. (A.Arzallus)

Mugen arteko borroka, bidai sakonaren metafora. Mugak edonon. Mugak inon. Mugatik mugara. Alde batean edo bestean. Bi protagonistak muga fisikoez, muga imaginarioez eta muga horiek gainditzen dituzten jendearen istorioez arituko dira.

Pertsonei buruzko hausnarketa bidai batean murgilduko dute ikuslegoa

Ikuskizun honetan Amets Arzallusek bertsolaritzaren bat-batekotasunaren mugak alde batera utzi eta bere gogoetak idatzitako irakurketara eta bertso idatzietara ihesi egiten dute Joxan Goikoetxearen musikaz lagunduta.

Amets Arzallus Antia, (Hendaia, 1983) bertsolaria familia tradiziotik abiatuta, kazetaria (EHU) -Argian eta Euskadi Irratian kolaboratzen du-, eta bertso irakaslea da. 2013 urteaz geroztik Euskal Herriko bertsolarien txapeldun handia.

Joxan Goikoetxea.  Estatuko soinu-jole esanguratsu eta aktiboenetakoa da egun. Musika egiteko molde nabari eklektikoa du. Jotzaile, konposatzaile, moldatzaile eta ekoizle bezala dituen alderdiek eraman izan dute maiz bere musika antzerki, zinema, dantza edo multimedia-formatu berriekin lantzera. 13 disko egina, ibilbide artistikoa burutua du herri kanta edo folklore adierazpen xumeenetatik puntako abanguardiako musikaraino.

 

Presentación en castellano

IHES

PUEBLOS QUE HUYEN – MUGAS DE PALABRA

En palabras de Amets Arzallus, “el mundo nos da suficientes motivos para salir huyendo, tanto de lo inmediato como desde la lejanía. Hemos intentado escoger algunos de esos motivos, y crear imágenes que los describan”.

Pero el mensaje cuenta con una segunda parte en la que se habla de límites y fronteras… de la lucha entre dichas fronteras, como profunda metáfora para describir la trayentoria vital personal de cada uno.

 

Amets Arzallus Antia, (Hendaia, 1983) bertsolari de tradición familiar, periodista (UPV) -colabora en Argia y Euskadi Irratia-, y profesor de bertsolarismo. Desde 2013 es el campeón absoluto de Bertsolaris de Euskal Herria.

Joxan Goikoetxea. De carácter marcadamente ecléctico, sus facetas como intérprete, compositor, arreglista y productor le han llevado a fundir la música con el teatro, el cine, la danza o los nuevos formatos multimedia. Con trece trabajos discográficos, su recorrido artístico va desde el folklore popular más sencillo hasta las expresiones musicales más vanguardistas.

Lekua / Lugar: Civivox Condestable Zentroa (C/ Mayor, 2)

Ordua / Hora: 19:30

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: