15/12/2014 19:30 Poema errezitaldia / Recital de poemas

ESPRIU EUSKARAZ MINTZO: GERARDO MARKULETA & JABIER MUGURUZA

Salvador Espriu idazle katalanaren poema euskaratuen irakurraldia.  Gerardo Markuletaren ahotsean, Jabier Muguruzaren musika-zatiekin hornitua, eta poesiari, itzulpenari, aurreiritzi linguistikoei eta literatur mundutxoari buruzko glosak tartekaturik.

Salvador Espriu (1913 – 1985)

Antzerkigile eta eleberrigile, hitz-lau katalana berriztatu zuen. Kataluniako poetarik ezagunena gure artean, Juan San Martin eta Koldo Izagirreren itzulpenei esker. Estilo modernista egozten zaio. Mundu propio bat sortu zuen: Sinera (Arenys alderantiz), Alfaranja (Katalunia), Sefarad (Espainia).

 

Goibel eta aske nabil / begira dudan Herioren aurrean, / argitan, nire bertsoen / zilar antigoalekoaren gainean.

Gerardo Markuleta

Olerkari eta literatura itzultzailea. Zinpeko euskara-itzultzaile agiriduna. Literatur iruzkinak eta iritzi artikuluak idatzi ditu. Bost poema liburu argitaratu du, azkena Ezjakintasunak 2006an, eta poema itzulpenetan aritu da euskaratik zein euskarara

Jabier Muguruza

Umetatik musika munduan sartuta. Kantautorea da  eta publiko eta kritikaren goraipamena lortu duten 12 disko argitaratu ditu. Idatzi ere egiten du: Emak Bakia literatur klubeko sortzailea da. Haur eta helduentzako literatur ekoizpen zabala du. Hilen Logika Ezkutua narrazio-liburua kaleratu berria.

Presentación en castellano:

Recital en euskera de poemas de Salvador Espriu (1913-1985), novelista, dramaturgo y uno de los poetas más influyentes de Cataluña. Adscrito al movimiento modernista y creador en su obra literaria de un mundo propio es, también, uno de los poetas más traducido al euskera.

 

Gerardo Markuleta poeta y traductor de textos de  literatura, es traductor jurado. Ha escrito numerosos artículos literarios y tiene publicados cinco poemarios. 

 

Jabier Muguruza músico y cantautor muy conocido en el panorama musical vasco, es también escritor de una amplia obra en varios géneros literarios. Acaba de publicar su último trabajo narrativo: “Hilen logika ezkutua”

Lekua / Lugar: Civivox Condestable (C/ Mayor, 2)

Ordua / Hora: 19:30.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: