26/01/2017 Kontzertu Errezitaldia: “Doi”

Kontzertu Errezitaldia / Concierto Recital

26 de enero, jueves

Doi

MADDI OIHENART & JÉRÉMIE GARAT

Maddi Oihenart (ahotsa/voz)/ Jérémie Garat (Guitarra y chelo/ Gitarra eta txeloa)

Gitarrez, txeloaz, ttunttunaz Jérémie Garatek, Sohütako musikari gazteak, asmatu eta ildotu du Maddi Oihenart-ekin «Doi» deitzen duten diskoa. Berak indartzen, argitzen, ezpazioan jartzen dio Maddi Oihenart-i kantua, bere sensibilitate hunkigarri osoz.

«Doi» bilduma honetan poema gehienak Itxaro Borda eta Leire Bilbao-renak ditugu gaurko musikaz aspilturik. Zuberoko kantarisaren ahotsa, ezohiko uneak sortarazten dauzkigu, sendiarazten du bizitzaren bihotzetiko, sinesmen gordeetatik mundu sensible bat idekitzen du.
Ohizko ala gaurko, maitasunezko, erbestu, euriaren eresiaz… indartsu ala atsegin eremuetan ibiltzen da hirukotearen lana.

Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa) “Artaldien zintzarradekin  mendien seaskan handitu da, herriaren hatsaz hazirik. Gaur egun, kantatzen segitzen du, a capella eta musikarien laguntzarekin, bai Züberoko kanta ohizkoak, bai ta ere kantu berriak, inguruan diren gaurko idazleri esker”

Pirionoko kantu-moldea oraindik bizirik duen Xiberuko tradiziozko kantagintza aberatsean batez ere hazia, ahots ezin ederragoa du Maddik eta sentikortasun berezia kanthoriak egiteko eta gaiak aukeratzeko. Musika ibilbidean irekia egon da beste musiken -jazz nagusiki- eragin aberasgarrietara, kantatzeko modu naturala galdu gabe. Xiberuko musikariez gain (Bedaxagar, Michel Etxekopar beste musikariekin lan egin du eta diskak grabatu: Josetxo Goia-Aribe (Ilhargi min, 2003) eta Juantxo Zeberio (Baldi, 2010). Hari bildu diska ere bakarka egina du 2007an.

Jérémie Garat (Sohüta, Zuberoa) musikari gaztearen laguntza izanen du gitarra eta txeloan. Zuberoko tradizioari prestakuntza eta trebezia handiak eransten dizkion musikari garaikidea baita.

Oihan Oliarj: musika tresna asko erabiltzen ditu  (esku soinu, triki, teklado, gitarra apala..) Euskal Herrian gaindik gazterik ibili da soinu dantzak harrotzen.

Kontserbatorioa urrentu eta bere influentziak rock punk, pop, reggea, hip-hop bai ta jazz eremuetan murgiltzen dira. Oinarriak rock mundutik hartuz, Landetan eta Euskal Herrian  jarraitzen da gaur egun.

Jimmy Arrabit: eritmoaren erregea, sensible, gaur  “Vibrafonoa” hartu du jostailu, gure belarriak liluratzeko.

 

Presentación en castellano

Con la guitarra, el chelo y el ttunttun, el joven músico de Sohüta, Jérémie Garat,  ha creado junto a Maddi Oihenart el disco “Doi”. En el espacio que él crea e ilumina, pone su voz Maddi Oihenart, con toda su sensibilidad conmovedora.

En la recopilación que constituye «Doi », tenemos sobre todo poemas de Itxaro Borda y  Leire Bilbao, adornados con música actual. La voz de la cantante de Zuberoa nos hace sentir  momentos especiales, haciendo surgir desde las creencias más profundas, un mundo de sensibilidad.

Tradicionales o actuales, de amor, cálidas o con fuerza… en esos ámbitos se mueven las canciones de este trabajo.

Maddi Oihenart (Barkoxe) es considerada una de las máximas representantes del modo tradicional de cantar de Zuberoa. Maddi une a la influencia directa de esa rica tradición de folklore y canto, una voz inigualable,  una sensibilidad extraordinaria a la hora de interpretar y de elegir los temas y una actitud abierta al influjo de todas las músicas, especialmente del jazz.

Jérémie Garat es un joven músico compositor de Zuberoa, natural de Sohüta. Crece con la influencia simultánea de la cultura rock y de la canción tradicional zuberotarra. Crea junto a Maddi Oihenart «Gabekin((O)).

Oihan Oliarj: utiliza diferentes instrumentos (acordeón, trikitrixa, teclado, guitarra…) su trayectoria ha transcurrido por toda Euskal Herria, promocionando los sonidos de las danzas.

Jimmy Arrabit: el rey del ritmo, lleno de sensibilidad. En esta ocasión utiliza el “Vibráfono”, para deleite de nuestros oídos.

 

Organiza: Ayuntamiento de Pamplona / Ateneo Navarro / Nafar Ateneoa

Lekua/Lugar: Iruñeko Planetarioko Aretoa/ Sala del Planetario de Pamplona

Ordua/Hora: 19:30 h

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: