21/09/2017 Ikastaroa Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroa “Talde-lan alfer-lan? Hezkuntza kooperatiboaren abantailak eta eskolara ekartzeko tresnak”

 

 

Jueves 21 y viernes 22 de septiembre

UDAKO IKASTAROA / CURSO DE VERANO

 

Talde-lan alfer-lan? Hezkuntza kooperatiboaren abantailak eta eskolara ekartzeko tresnak

¿Trabajo en grupo, trabajo en vano? Ventajas del aprendizaje cooperativo y recursos para traerlo al aula.

ikastaroa euskaraz/ curso en euskera

Talde-lana ezinbestekoa zaigu egungo gizartearen anitz alorretan; hala ere, hori emaitza onez aurrera ateratzeko modua aurkitzea ez da beti lan erraza: formakuntza behar da. Irakaskuntzaren alor horren barnean, ikasketa kooperatiboa deritzona ildo horri darraio.

Helburua zera da: ikasleek talde txikietan egindako lana xede didaktikoarekin erabiltzea parte-hartze ekitatiboa ahal bezainbeste ziurtatuz, eta haien arteko aldibereko interakzioa ahal bezainbeste aprobetxatuz, norberaren aukeren arabera taldekide orok eskolako edukiak ikas ditzan, eta gainera, taldean lan egiten ikasiz” (Aprender a Cooperar/Cooperar para aprender para enseñar a aprender en equipos programa, 2011). Labur esanda, metodo honek egungo mundu globalean egokiro txertatzeko beharrezkoak diren tresna eta konpetentzia komunikatiboez edo sozialez hornitu nahi ditu ikasleak.

Ikaskuntza eta irakaskuntza prozesu kooperatiboaren onurak aski onartuak egonik ere, edo are gehiago, Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako eta DBHko eta estatu mailako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasketen curriculumetan txertaturik egon arren, alorra oraindik garatzeko dago, eta ikasgelan ezartzeko arazoak daude gaurko egunean, besteak beste, irakaslegoaren formakuntza gabeziagatik.

Ikastaro honek hutsune hori bete nahi du, ikaskuntza mota honi etekin handiena atera ahal izateko dauden tresna eta jardueretan irakasleendako formakuntza eskainiz. Ikastaroak izaera praktikoa izanen du hein handi batean eta estrategia eta lanabes zehatzak erakutsiko dira, hezkuntzaren urrats guztietako irakasleek ikasgelan baliatu ahal izanen dituztenak.

Ikasketa kolaboratiboa bultzatzeko IKTek ematen dituzten aukerak ezagutzea eta kooperaziorako irakaskuntza estrategiak praktikan jartzea izanen da ikastaroaren interesgunea, bereziki LHn, DBHn eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan.

El trabajo en grupo resulta indispensable en numerosos ámbitos de la sociedad actual; sin embargo, buscar la manera de llevarlo a cabo con resultados satisfactorios no es siempre tarea fácil: es necesaria una formación. Dentro del campo de la enseñanza, el llamado aprendizaje cooperativo se sitúa en esa línea.

Se trata de “utilizar con una finalidad didáctica el trabajo en equipos reducidos de alumnos de modo que se asegure al máximo la participación equitativa y se aproveche al máximo la interacción simultánea entre ellos, con la finalidad de que todos los miembros de un equipo aprendan los contenidos escolares, cada uno hasta el máximo de sus posibilidades y aprendan, además, a trabajar en equipo” (Programa Aprender a Cooperar/Cooperar para aprender, para enseñar a aprender en equipos, 2011). En resumen, este método pretende dotar a los alumnos de las herramientas y competencias comunicativas o sociales necesarias para integrarse satisfactoriamente en el actual mundo global.

Sin embargo, aunque los beneficios de los procesos de aprendizaje y enseñanza cooperativos están ampliamente aceptados, e incluso reflejados en los currículos de las enseñanzas de educación primaria y ESO de la Comunidad Foral, así como en el currículo de las enseñanzas del segundo ciclo de la Educación Infantil a nivel estatal, este es un campo aún por desarrollar, y su implantación en el aula presenta a día de hoy numerosas dificultades debido, entre otras cosas, a las carencias formativas dentro de los cuerpos docentes.

El presente curso busca suplir esa carencia ofreciendo al profesorado una formación en las actuaciones y herramientas existentes para poder sacar el máximo rendimiento a este aprendizaje. El curso tendrá un carácter eminentemente práctico y se mostrarán estrategias y herramientas concretas que los docentes de las distintas etapas de la educación puedan aplicar en su aula.

El foco de interés se centrará específicamente en el uso de las TIC para fomentar el aprendizaje colaborativo y en la puesta en práctica de estrategias docentes para la cooperación, especialmente en Educación Primaria, ESO, y en la enseñanza/aprendizaje de lenguas extranjeras.

 

> Zuzendariak / Directores

Ekaitz Santazilia Salvador

Vocal de euskera del Ateneo Navarro-Nafar Ateneoko euskara eleduna

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP)

 

Izaskun Villarreal Olaizola

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP)

 

> Antolatzaileak / Organizadores

UNED Pamplona & Nafar Ateneoa

 

> Finantzatzailea / Financia

Nafarroako Gobernua

 

> Lekua / Lugar

Kondestablearen Jauregia (Kale Nagusia, 2)

 

> Matrikula / Martícula

Epea: 2017/09/19

Ikasle kopuru mugatua.

Inskripzioa ordenaren arabera

Bertaratze ziurtagiria banatuko da

On-line: http://www.unedpamplona.es/matricula

 

> Prezioa / Precio

 

15€

 

> Informazio Gehiago

 

https://sites.google.com/site/taldelanalferlan/

https://cursosdeverano.navarra.es

 

Twitter

@unedpamplona

@ateneonavarro

@educacion_na

 

Facebook

facebook.com/unedpamplona

facebook.com/AteneoNavarro

 

PROGRAMA

 

> Osteguna / Jueves

 

17:00 – 17:15.

Harrera, material banatzea eta aurkezpena.

Recepción, entrega de materiales y presentación

 

17:15 – 18:45.

Ikaskuntza kooperatiboa eta konpetentzia digitala XXI. mendeko konpetentzia markoan (1. zatia)

Aprendizaje cooperativo y competencia digital en el marco de competencias del siglo XXI. (1ª parte)

 

Ainara Artetxe & Maite Goñi. HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea.

 

18:45 – 19:15. Atsedenaldia / Descanso.

 

19:15 – 20:45.

Ikaskuntza kooperatiboa eta konpetentzia digitala XXI. mendeko konpetentzia markoan (2. zatia)

Aprendizaje cooperativo y competencia digital en el marco de competencias del siglo XXI. (2ª parte)

 

Ainara Artetxe & Maite Goñi. HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea.

 

> Ostirala / Viernes

 

17:00 – 17:15.

Harrera, material banatzea eta aurkezpena.

Recepción, entrega de materiales y presentación

 

17:15 – 18:45.

Atzerriko hizkuntzen lanketa irakaskuntza koperatiboa sustatuz

Trabajar las lenguas extranjeras potenciando el aprendizaje cooperativo

 

Maite Garmendia. San Benito ikastolako irakaslea.

Diana Lindsay. Ikastolen elkartea

 

18:45 – 19:15. Atsedenaldia / Descanso.

 

19:15 – 20:45.

Ikaskuntza kooperatiboa: proiektu baten esperientzia.

Aprendizaje cooperativo. La experiencia de un proyecto

 

Tomás Astiz. Iturrama BHIko zuzendaria.

 

20:45.

Amaiera ekitaldia eta diplomen banaketa

Acto final y entrega de diplomas

 

 

hitzaldien laburpenak eta hizlarien profil akademikoa

 

Osteguna, irailak 21

 

Irakaskuntza kooperatiboa eta konpetentzia digitala XXI. mendeko konpetentzia markoan (1 eta 2)

Ainara Artetxe & Maite Goñi. HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea.

Konpetentzien markoaren baitan ikaskuntza kooperatiboa estrategia metodologiko interesgarria bihurtzen da. Bere baitan giltzak diren eta bizitza osorakoak diren konpetentziak integratzen ditu, eta aukera paregabea eskaintzen digu, besteak beste modu naturalean konpetentziak lantzeko, besteekin elkarrekintza osasuntsu eta eraikitzaileak sortzeko, ikastun aktiboa eta malgua bilakatzeko, eta pertsonen arteko komunikazioan trebe. Bestalde, XXI. mendeko ikasleak bere osotasunean hezte aldera, ezinbestekoa da ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ikasleen konpetentzia digitala garatzen lagunduko duten jarduerak eta estrategiak diseinatzea.

Horiek horrela, saioaren lehenengo zatian, konpetentzia orokorren markoa oinarri izanda, ikaskuntza kooperatiboaren gako eta printzipioak arakatuko ditugu, konpetentzia digitalaren hainbat eremurekin uztarketa eginez (informazioa eta datuen kudeaketa, komunikazioa eta kolaborazioa, edukien sorkuntza eta segurtasuna). Bigarren zatian, alderdi teorikoa abiapuntua izanik, praktikara egingo da jauzi: parte-hartzaileek esperientzia bat burutuko dute, non ikaskuntza kooperatiboan baliabide digitalak txertatuko diren

 

Ainara Artetxe

Deustuko Unibertsitatean Psikologian Lizentziatua da. 2002 urtetik HUHEZI fakultatean irakasle kolaboratzaile eta 2009 urtetik HUHEZIko langile. HUHEZIn, eta ERKIDErekin lankidetzan, IKASKIDE proiektuaren diseinu eta aholkulari taldeko partaidea. Proiketu honetan Ikaskidetza (ikaskuntza kooperatiboa) diseinuak eta inplantazioak burutu dira bai Lehen Hezkuntzan, bai Derrigorrezko Bigarren Hekzuntzan 19 bat ikastetxetan. Proiektu honen baitan Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako 4 ikerketa proiektutan parte hartu du. Egun Berrikuntza eta esku-hartzea Hezkuntza Inklusiboan ezagutza lerroko zuzendaria HUHEZIn.

 

 

Maite Goñi

Euskal Filologian (Deustuko Unibertsitatea) eta Ingeles Filologian (EHU-UPV) lizentziaduna, egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakasle da.  Mondragon Unibertsitateko MU Online taldean, irakasleen formazio pedagogiko-teknologikoaren ardura du, baita  joera teknologikoen zaintzarena ere, besteak beste. Master ezberdinetan ere eskolak ematen ditu ‘Informazio eta Komunikazio Teknologiak hezkuntzan’ eta “Irakasleen Konpetentzia Digitala” alorretan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: