22/09/2017 Ikastaroa “Talde-lan alfer-lan? Hezkuntza kooperatiboaren abantailak eta eskolara ekartzeko tresnak”

Ostirala, irailak 22

 

Atzerriko hizkuntzen lanketa irakaskuntza kooperatiboa sustatuz

Maite Garmendia. San Benito ikastolako irakaslea.

Diana Lindsay. Ikastolen elkartea

XXI. mendean, Oinarrizko konpetentziak helburutzat hartuta, Hezkuntza-eredu egokia garatzea da egungo nazioarteko erronka nagusia. Konpetentziak garatzerako garaian erabilitako metodologia funtsezkoa da eta gai honi heldu nahi diogu.

Tailer honen helburua Ikaskuntza kooperatiboak atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan dituen onurak aztertzea eta lantzea izango da. Ikasketa kooperatiboa sustatzeko jarduera eta teknika batzuk praktikan jartzeaz gain, parte-hartzaileek beraien lan eremuari loturiko ikaskuntza kooperatiboaren funtsei buruz hitz egiteko tartea izango dute.

-Ikasketa Kooperatiboaren funtsak aztertu eta ikasketa kooperatiboa zer den definituko dugu. Ikasleek egokien nola ikasten duten ikusiko dugu eta ikasle-irakasle rol aldaketa ere izango da hizpide.

-Zeregin ezberdinak aurrera eraman ahal izateko ikasleen taldekatzeak duen garrantzia aztertu eta taldekatze arrakastatsuak nola lortu landuko dugu.

-Ikasketa kooperatiboa sustatzen duten teknika arrakastatsu eta eraginkorrak ezagutzeko aukera izango dugu,  zeregin mota ezberdinak gauzatuz.

-Amaitzeko, parte-hartzaileek beraien egunerokoan erabiltzen dituzten praktika onak partekatzeko aukera ere izango dute.

 

Maite Garmendia

  1. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean Ingeles Filologian graduatua. Lazkaoko San Benito Ikastolan DBHn Ingelesa eta Gizarte Zientziak Ingelesez irakasten ditu. Irakasle formakuntzan eta materialgintzan 8 urtez Ikastolen Elkartean aritua. San Benito Ikastolak Normandia eta Italiarekin antolatzen dituen elkartrukeen koordinatzailea.

 

Diana Lindsay

Irakasle, formatzaile eta materialgintzan egilea da. 1988 urteaz geroztik Euskal Herrian lanean ari da elkarte ezberdinekin, hala nola, Ikastolen Elkartearekin, hainbat unibertsitaterekin eta British Council-ekin. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, istorio, proiektu eta CLIL metodologian oinarrituriko material askoren egilea.

 

 

Ikaskuntza kooperatiboa: proiektu baten esperientzia

Tomás Astiz. Iturrama BHIko zuzendaria.

Iturrama BHI institutuak bere Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan zehazten duen xede nagusienetako bat da berrikuntza pedagogikoaren ardatzetan oinarrituriko proposamen didaktikoak lantzea, eta gaitasunak garatzera eta hauek ebaluatzera bideraturiko metodologiarekin lan egitea: “kalitatezko hezkuntza oinarri izanik, gaitasunak abiapuntu izango dituen metodologia egokia erabiliz eta ikasleen espektatibak kontuan hartuz, eskola arrakasta lortzea; alegia, giza garapen integrala eskuratzea”. Xede horrekin, berrikuntza pedagogikoan oinarrituriko proiektuak garatzen ditugu, oinarrizko gaitasunak lantzeko garapenerako hezkuntzarekin bat egiten dutenak.

Zentroak bi proiektu ditu: Iturrama Solidarioa eta Iturrama Berdea. Lehenak, batetik, egungo migranteen errealitate eta gatazka ezagutu ondoren, kontzientzia eta iritzi kritikoa gure ikasleen artean jorratzea, eta bestetik, oinarri metodologiko berritzaileak praktikan jartzea du xede. Bigarrena Ingurugiroko proiektua eta proiektu curicularraren arteko loturaren ondorioz jaio den proiektua da. Proiektu honek ikas komunitate osoaren parte-hartze aktiboa bilatzen du.

Lau ildo metodologiko dira, oraingoz, gure proiektu berritzaileen horien oinarri nagusiak: Zereginetan oinarritutako ikaskuntza, Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, zerbitzu ikaskuntza eta Ikaskuntza kooperatiboa. Ikastaro honetan azkenari helduko diogu.

Kontsumoaren jendartea eta egun indarrean dagoen hezkuntza legea norberekoitasuna sustatzera bideratuak daudela badirudi ere, gu sinistuta gaude askoz ere aberasgarriagoa dela talde lana. Iturrama BHIko klaustroaren gehiengo zabal batek ikaskuntza kooperatiboaren metodologian formakuntza jaso du eta honek eskura jartzen dizkigun tresnak gelan erabiltzen saiatzen gara; bai taldean egindako lanak sustatuz eta baita ikaskuntza kooperatiboaren formulari jarraikiz ohiko jarduerak proposatuz gelan.

 

Tomas Astiz

Arte Ederretan lizentziatua da, Corella eta Iruñeko Arte eskolan irakasle izandakoa, 2003an bigarren hezkuntzara salto egin eta Iturrama BHIko zuzendaria da 2006tik. Gaitasunak eta Curriculumak lantzeko Combinar programan ordezkaria izana da eta egun Atlantida programan hartzen du parte.

 

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: