20-21/09/2018 Ingelesa ikasi euskaraz, gaztelaniaren bidez: hizkuntzen trataera bateratua eskolan

Jueves 20 y viernes 21 de septiembre

Curso de verano

 

INGELESA IKASI EUSKARAZ, GAZTELANIAREN BIDEZ: HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA ESKOLAN

 

Errepresentazio, komunikazio, sozializazio eta ikasketa

tresna nagusia da hizkuntza; ikaslegoaren formakuntza

integralean oinarrizkoa da, beraz. Hori horrela, haur eta

lehen hezkuntzako curriculumek diote ikasleek hainbat hizkuntzatan,

gaztelanian, euskaran edo ingelesean kasu, hizkuntza

gaitasun maila desberdinak erdietsi behar dituztela.

Ikasleak, ordea, ez du hizkuntza bakoitzarendako sistema

isolatu eta beregaina garatzen: integratzen ditu. Hizkuntza

bati dagozkion gaitasun linguistikoak bestearen ezagutzaren

bidez eraldatzen dira, batetik kontzientzia linguistikoa

eta bestetik gaitasun eta ahalmen interlinguistikoak sortuz.

Badira, hartara, hizkuntza baten ikasketa prozesutik bestearenera

ekar ditzakegun elementuak.

Ikaskuntza optimizatze aldera curriculumeko hizkuntzairakaskuntzen

arteko koordinazioa bultzatzen duen markoari

Hizkuntzen Tratamendu Bateratua (HTB) deritzo. HTBk, haatik,

irakaskuntzaren planifikazio estrategikoaren gainean

hainbat erabaki hartzera behartzen gaitu, bai edukietan bai

hizkuntzetan, eta zailtasun zenbait dakartza planifikazioan

zein koordinazioan.

Ikastaro honek HTBaren ikuspegi teoriko-praktikoa eskaini

nahi du, bereziki gaztelania, euskara eta ingelesa uztartzen

dituen ereduan, Haur eta Lehen hezkuntzako zentroei

arreta berezia emanez. Gaiari hainbat ikuspegitatik helduko

diogu. Ikuspegi administratibotik, Nafarroako Gobernuaren

Hezkuntza Departamentuak alor honetan abiatu dituen lerroak

azalduko dira. Ondotik hurbilpen akademikoagoa etorriko

da, behar curricularrak eta HBLaren oinarri teorikoak

aurkeztuko dituena. Azkenik saio praktiko bat izanen da.

Horretan, ikasleen formakuntza eleanitza helburu duten

zentroetako jardunbide egokien adibideak erakutsiko dira,

baita proiektu linguistikoak diseinatzerako orduan curriculumaren

baldintzak eta zentroaren beraren baliabideak nola

uztartu behar diren azaldu ere.

 

Osteguna, irailak 20

17:00.

Harrera, material banatzea eta aurkezpena.

 

17:15.

Hizkuntza politika Nafarroako hezkuntza sisteman: HTB, eleaniztasuna eta hizkuntza aniztasuna.

Hasier Morras Aranoa jauna. Nafarroako Gobernuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzu Zuzendaria.

 

18:45.

Atsedenaldia.

19:15.

Bakoitzak beretik eta guztiok elkarrekin, ikasleen hitzezko komunikazio konpetentzia era bateratuan eraikitzen.

Itziar Elorza andrea. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

 

Ostirala, irailak 21

17:15.

Hizkuntz proiektua: bateratzearen esperientzia.

Maider Etxaniz Olariaga andrea. Lizarrako Ikastola.

 

18:15.

Atsedenaldia.

 

18:30.

Hizkuntza Trataera bateratua (HTB): Hizkuntzen ikas-iraskaskuntzaren

egungo erronka.

Iratxe Rentería Uriarte andrea. Berritzegunea nagusia.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.

 

Zuzendariak:

Ekaitz Santazilia Salvador jauna

(UPNA/NUP & Ateneo Navarro/Nafar Ateneoa).

Izaskun Villarreal Olaizola andrea (UPNA/NUP).

 

 

Matrikula-Matrícula

Epea-Plazo: irailaren 18ra arte – hasta el 18 de septiembre

Prezioa-precio:15 €

Matrikula-matrícula on-line: www.unedpamplona.es/matricula

Links: https://sites.google.com/site/ingelesaikasieuskaraz/esteka-interesgarriak

 

Lekua/Lugar:

Kondestablearen Jauregia (Kale Nagusia 2)

Palacio del Condestable (Calle Mayor 2)  Iruñea-Pamplona

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: