08/02/2019 Errezital literario musikala “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak”

Viernes, 8 de febrero

Actividad en euskera

Errezitaldi poetiko-musikala/ recital poético musical


Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak  

Iban Zaldua & Koruko Heras

 

Irakurraldi honek Iban Zalduaren Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak liburuko zenbait ipuin hartzen ditu oinarritzat: horietatik abiatuz, Koruko Herasek zenbait musika-pieza aukeratu eta interpretatuko ditu, irakurraldian zehar tartekatuko direnak.

 

Helburua xumea da: fikzioak, arteak kontatu dezakeen horretara hurbilpen bat proposatzea, hitza eta musika uztartuz, Milan Kunderak zioen hura gogoan hartuz, nolabait: musika literatura “baino are urrunago joan daitekeela, gai baita barne munduko mugimendu sekretuenak antzemateko, hitzarentzat ezin iritsizkoak direnak”.

 

Dena den, ez egin kasu gehiegirik laburpen honi: William Faulknerrek aldarrikatu bezala, “idazle bat egia esateko intrintsekoki ezgauza da; horregatik idazten duenari fikzio deitzen diogu”.

 

IBAN ZALDUA

 

Iban Zaldua (Donostia, 1966)  idazle donostiarrak, gasteiztarra bizilekuz, Historia lizentziatura egin zuen EHUn, eta gaur egun bertako Ekonomiaren Historiaren irakaslea dugu. Ipuina, eleberria eta kritika landu ditu bere idazkietan, baina oroz gain, ipuina da bere generorik kuttunena.

Zenbait ipuin liburu eman ditu argitara: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (2002), Itzalak (2004), Etorkizuna (2005), Ipuinak -Antologia bat- (2010), Biodiskografiak (2011), Idazten ari dela idazten duen idazlea (2012) Inon ez, inoiz ez (2014) eta Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (2018). Bi eleberriren egile ere bada: Si Sabino viviría (2005) eta Euskaldun guztion aberria (2008); Azken garaipena komikiaren gidoiarena (2011); eta euskal literaturaren inguruko lau saiakerena: Obabatiko tranbia (2002), Animalia disekatuak (2005), Ese idioma raro y poderoso (2012) eta (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) (2016)

Blog bat dauka (Oharrak & Hondarra, https://ibanzaldua.wordpress.com/), eta Gasteizko Irakurle Klubeko koordinatzailea da.

 

KORUKO HERAS

Koruko Heras piano-jolea donostiarra da. Bertako kontserbatorioan egin zituen erdi mailako ikasketak Cristina Navajas eta Gonzalo Trevijanorekin. Ondoren Bartzelonako kontserbatorioan lortu zuen goi mailako ikasketak burutzea.

 

Este recital se apoya en algunos relatos del libro de Iban Zaldua Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak. A partir de los mismos, Koruko Heras escogerá e interpretará una serie de piezas musicales, que se intercalarán durante la lectura de los textos.

 

El objetivo es modesto: proponer un acercamiento a “eso” que pueden contarnos la ficción y el arte, uniendo, en este caso, palabra y música. Y rememorando, de alguna manera, aquello que decía Milan Kundera: que la música puede ir aún más lejos que la literatura, “ya que es capaz de captar los más secretos movimientos del mundo interior, inaccesibles a la palabra”.

 

De todas formas, mejor no hacer mucho caso a este resumen: como proclamó William Faulkner, “un escritor es intrínsecamente incapaz de decir la verdad; por eso llamamos ficción a lo que escribe”.

 

IBAN ZALDUA

El escritor Iban Zaldua (Donostia, 1966) hoy en día afincado en Vitoria, cursó la carrera de Historia en la Universidad del País Vasco y actualmente es profesor de Historia de la Economía en dicha Universidad. En sus trabajos ha cultivado el cuento, la novela y la crítica pero, por encima del resto, su género preferido es el cuento.

Ha publicado numerosos libros de cuentos: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (2002), Itzalak (2004), Etorkizuna (2005), Ipuinak -Antologia bat- (2010), Biodiskografiak (2011), Idazten ari dela idazten duen idazlea (2012) Inon ez, inoiz ez (2014) y Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (2018). También es  autor de dos novelas: Si Sabino viviría (2005) y Euskaldun guztion aberria (2008); del guión del cómic Azken garaipena (2011); así como de cuatro ensayos  sobre la literatura en euskera: Obabatiko tranbia (2002), Animalia disekatuak (2005), Ese idioma raro y poderoso (2012) y (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) (2016).

Tiene un blog  (Oharrak & Hondarrak, https://ibanzaldua.wordpress.com/), y es coordinador del club de lectura de Vitoria-Gasteiz.

 

KORUKO HERAS

La pianista Koruko Heras nació en San Sebastian. En el conservatorio de dicha ciudad cursó estudios de ciclo medio con Cristina Navajas y Gonzalo Trevijano. Posteriormente, finalizó en Barcelona los estudios de ciclo superior.

 

Organizan/Antolatzaileak: Iruñeko Udala/Nafar Ateneoa

 

Lugar/Lekua: Kondestable Civivoxa/Civivox Condestable

Hora/Ordua: 20:00

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: