04/06/2019 Liburu aurkezpena: Julien Vinsonen hegaldia


Martes, 4 de junio

Actividad en euskera

Liburuaren aurkezpena musikatua/Presentación musicada del libro

Julien Vinsonen hegaldia

Patxi Zubizarreta

Pello Ramirez

Maddi Oihenart

Julien Vinson euskalari frantsesak globo hegaldi bat egin zuen 1875ean; Saturno globoan Baionatik abiatu eta Zizurren erori zen, karlistek hiria setiatua zutela… Gertakari hura ardatz hartuta, helduentzako nobela berria argitaratu du Patxi Zubizarretak. Emanaldi honetan egileak berak, Pello Ramírez musikariarekin eta Maddi Oihenart kantariarekin batera, liburuaren aurkezpen musikatua eskainiko digu. Gu ere hegalda gaitezen…

Julien Vinsonen hegaldia nobelak badu poesiatik –globo bat hegan poema bisual baten antzekoa da–, badu narratibatik eta historiatik –Iruñea karlistek setiatua izanik, zein izan zen bidaiarien benetako helburua?-, badu folkloretik –denon baitan bizitza lokartu bat dago, besteak beste ipuin tradizionalen bitartez esna dezakeguna–, badu linguistikatik hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen du: beharbada horrexegatik izan ziren hain ugariak orduko bascologue edo euskalariak–. Simetrietan eta paralelismoetan aurrera, gaiak eta garaiak txirkordatuz, hemen dauzkazu Saturno aerostatoaren gorabeherak eta menturak, oraingoan nobelaren paperetik zeure belarrira xuxurlatuak.

________

El vascólogo francés Julien Vinson realizó un vuelo en globo en 1875; partió en el globo Saturno de Bayona y cayó en Zizur, cuando los carlistas sitiaban la ciudad.

Tomando como eje ese suceso, Patxi Zubizarreta ha publicado una nueva novela dirigida al mundo adulto. En este espectáculo el propio autor, acompañado por el músico Pello Ramírez y la cantante Maddi Oihenart, nos ofrecerá la presentación musicada del libro. Para que nosotros también volemos…

La novela Julien Vinsonen hegaldia tiene poesía, el vuelo de un globo se asemeja a un poema visual, narrativa e historia, estando Pamplona sitiada por los carlistas, ¿cuál fue el verdadero objetivo de los viajeros?, tiene algo de folclore, en nuestro interior todos tenemos una vida adormecida, susceptible de ser despertada mediante cuentos tradicionales, de lingüística, aprender una lengua nos ofrece la oportunidad de vivir dos veces, quizás por eso fueron tan abundantes en aquella época los vascólogos.

 Ahondando en simetrías y paralelismos, tejiendo temas y épocas, he aquí las aventuras y desventuras del aerostato Saturno, susurradas ahora a tu oído desde el papel escrito de la novela.

Intervienen/Partehartzaileak: Patxi Zubizarreta (Ordizia, Gipuzkoa). Gasteizen bizi da bertan euskal filología ikasketak amaitu zituenetik.

Helduentzat idatzi du –Jeansak hozkailuan, Hiru gutun Iruñetik, Joan–, baita gazte eta haurrentzat ere –Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Xia Tenzinen bidaia miresgarria–, eta itzultzailea, ere bada –Mirarien kalezuloa, Printze txikia, Malenkonia arabiar bat.

Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa) Pirinioetako kantaera tradizionala bizirik irauten duen Zuberoako kantagintzaren ordezkari nagusienetarikoa da.

 Pello Ramírez (Ordizia, Gipuzkoa) akordeoi eta biolontxelo jotzailea da.

Euskal Herriko musika eszenan eskari handiena duten musikarietakoa izateaz gain (Benito Lertxundi, Pier Paul Berzaitz, Olatz Zugasti, Xabier Lete, eta abar) konposatzailea ere bada.

————————————————————–

Patxi Zubizarreta (Ordizia, Gipuzkoa). Vive en Vitoria desde que finalizó los estudios de Filología Vasca.

Ha escrito libros para adultos: Jeansak hozkailuan, Hiru gutun Iruñetik, Joan, jóvenes y niños y niñas: Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Xia Tenzinen bidaia miresgarria, y es también traductor: El callejón de los milagros, El Principito, Una melancolía árabe.

 Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa) es una de las representantes más significativas de la canción tradicional de los Pirineos que se mantiene viva en Zuberoa.

 Pello Ramírez (Ordizia, Gipuzkoa), acordeonista y violonchelista. Además de ser uno de los músicos más solicitados en la escena musical vasca (Benito Lertxundi, Pier Paul Berzaitz, Olatz Zugasti, Xabier Lete, etc.) también es compositor.

Organizan/Antolatzaileak: Uruñeko Udala/Nafar Ateneoa

Lekua/Lugar: Kondestable Civivoxa/ Civivox Condestable

Ordua/Hora: 19:30

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: