27/09/2019 CURSO DE VERANO DE LAS UNIVERSIDADES NAVARRAS

CURSO DE VERANO

https://sites.google.com/site/hizkuntzaetahezkuntza2019/

NAFARROAKO UNIBERTSITATEEN UDAKO IKASTAROAK 2019

“Hizkuntza eta Hezuntza, Elkarren Laguntza: Hizkuntz- Erregistro Akademikoaren Suspertzean Oinarritutako Irakaskuntza”

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu orotan eduki eta gaitasunak lantzean nahitaez erabili behar dugu hizkuntza; beraz, konpetentziak bereganatzeko eta alderdi kognitiboa garatzeko, ikasleak hizkuntza ere landu behar du derrigorrean. Izan ere, konpetentzia horiek erdiesteko eta kognitiboki garatzeko darabilgun erregistroa  –CALP Cumminsen hitzetan (2005) —ez da kalean eta etxean jasotzen dugun aldaera informal hori: ezaugarri bereziak ditu. CALP delakoan mundu guztia gara ikasle, are gure ama hizkuntzan ere (Ball et al., 2015).

Hartara, erregistro hori beregainki trebatzea berebizikoa da, hizkuntzaren ikaskuntza bera ere eduki bilakatuz; haatik, horrek ez ohi du behar adina lekurik gelan. Edukiak eta gaitasunak bere horretan lantzen dira, eduki eta gaitasun horiek barneratu ahal izateko abiatzen diren prozesu kognitiboei berezko zaien hizkuntz-erregistroa kontuan izan gabe, ikasleak hori berez ikasiko duelakoan (Ball et al. 2015). Ondorioz, jakintzagai guztietan espresuki erregistro eta diskurtso akademikoa lantzen duen irakaskuntza eredu baten alde egin behar da, irakasleen kontzientzia iratzarriz batetik, eta horretarako behar diren tresna eta estrategiak gaituz bestetik, funtsean irakasle guztiak baitira, zeinahi dela euren alorra, hizkuntza irakasle ere.

Ikastaro honek proposamen horren oinarriak azalduko ditu eta ikastetxean aplikatzeko baliabideak eta esperientziak eskaini. Ikastaroa interesa duen edonori dago zabalik, bereziki maila guztietako irakasleei, zeinahi dela irakasten duten jakintzagaia eta darabilten hizkuntza.

 

Programa

Osteguna, irailak 26.

17:00 – 17:15.  Harrera, material banatzea eta aurkezpena.

17:15 – 18:45.

Hizkuntza hezkuntza tresna. hizkuntza-erronka erdigunean duen eredu pedagogikorako giltzarriak (I)

Itziar Elorza. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

18:45 – 19:15. Atsedenaldia.

19:15 – 20:45.

Hizkuntza hezkuntza tresna. hizkuntza-erronka erdigunean duen eredu pedagogikorako giltzarriak (II)

Itziar Elorza. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

 

Ostirala, irailak 27.

 

17:00 – 17:15. Harrera, material banatzea eta aurkezpena.

17:15 – 18:15.

Denok gara hizkuntza irakasle: mantratik haratago

Unai Arellano. Ikastolen Elkartea

18:15 – 18:45. Atsedenaldia.

18:45 – 20:45.

Prozesuen hizkuntza, konpetentziak lortzeko tresna

Eneko Huarte. Buztintxuri ikastetxe publikoa

20:45. Amaiera ekitaldia eta diplomen banaketa

 

“Hizkuntza eta Hezuntza, Elkarren Laguntza: Hizkuntz- Erregistro Akademikoaren Suspertzean Oinarritutako Irakaskuntza” ikastaro ezin interesgarriago ikastaro hau Nafar Ateneoko kide den Ekaitz Santaziliak eta Izaskun Villareal-ek zuzendua eta UNEDen babesarekin antolatua izan da. Hilaren 26an eta 27an eginen da, 5etatik 9ak arte Iruñeko Kondestable jauregian. Matrikula, 15 euroan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es
A %d blogueros les gusta esto: