“Nafar Ateneoa” poesia saria —I. edizioa—

De izquierda a derecha: Inés Castiella, Irati Goikoetxea, Josu Jiménez Maia, Javier Torrens y Jon Barberena

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Acta del premio

BASA BIZI

Zer den berdea horian, lehorra bustian

basa bizi, basa mortu,

haizeak leizeak sorgintzen dituenean

itsaso izan zirenei begira.

 

Harroa! Arroa! Rroa! Roa! Oa! A! Oihukatu zuen norbaitek

– oihartzun urkatuak diote –

eta beleek ekialderantz egin zuten

– harri berrien bila diote –

gaztelu sorgortuen karranka hotsa lapurtzera.

Kate(begi) lokaztuen miopiak

arku erromanikoak itsutzen ditu

eta han, beti han eta urruti,

burdinaren suak dragoiak marrazten dizkio

bideek elkar irensten duten zuloari.

Haize-errota hori lekuz kanpo dago.

 

Errekastoa lepo-zapi bihurtzearen parekoa da,

bular arteko erretena ibai erraldoi;

sabelaren bueltan itotzen dira ur parrasta guztiak.

Eta berriro hiltzen dira

ur eta tanta

eta listu izerditu guztiak.

Sabelaren bueltan.

Eta han, beti han eta urruti,

gari- eta mahats- eta goroldio-hondarrak

mendira igotzen dira zikoin oinatzen atzetik.

Nor ari da masustak koloreztatzen?

 

Ukitua

(hunkitua? ukatua? urkatua?)

izateko sortu zen

(sortu zuten? sartu zen? sartu zuten?)

euskara.

Triku arantz, zeta leun, haize lehor, txokolatea goxo (eta gozo). Euskara.

Dena kiloka. Esponentzialki. Infinituraino.

Elurra egiten duenenean ikusten da garbien

lurrak zer ezkutatzen duen.

Eta han, beti han eta urruti,

distantziak hurbildu egiten dira.

 

Zer den berdea horian, lehorra bustian

basa bizi, basa mortu,

haizeak leizeak sorgintzen dituenean

itsaso izan zirenei begira.

 

“Nafar Ateneoa” poesia saria —I. edizioa—

 

 

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es