“Nafar Ateneoa” poesia saria

—II. edizioa—

 

De izquierda a derecha: Juankar Lopez-Mugartza, Josu Jimenez Maia, Jose Maria Zendoia, Javier Torrens e Inés Castiella.

Acta del Premio

Poema ganador

1.  Poema onenari sari bat emanen zaio, 1.500 euroko diru-zuzkidura izanen duena, baita diploma ere. Poemak gehienez 60 bertso-lerro izan ditzake, eta bigarren edizio honen gaia Agurra behar du izan, latu sensu edo zentzu zabalean badarik ere.

2. Pertsonak oro lehiatu daitezke, aurreko edizioko irabazlea izan ezik, eta aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan behar dute, edozein format

utan delarik ere, bai eta aurretik epaia emandako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da parte hartzen aritu aldi berean beste poesia-lehiaketa batean. Euskaraz sortuta behar dute izan. Egile bakoitzak poema bat eta bakarra aurkez dezake.

3. Jatorrizko lanen hiru ale aurkeztu behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, tarte bikoitzean idatzita , eta alde bakarretik mekanografiatuak. Sinadurarik gabe aurkeztuko dira, izenburua eta plikarekin atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen direlarik: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefono-zenbakia, egilearen literatur ibilbidea, Nortasun Agiriaren kopia eta poemaren izenburua.

4. Aurkeztu beharreko lanak postaz igorriko dira NAFAR ATENEOra (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruñea, Nafarroa), gutun-azalean honako hau adierazita: “Nafar Ateneoa” saria poema bakarrari —II. edizioa—. Halaber, posta elektroniko bidez ere igortzen ahalko dira euskera@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi eranskin hauek atxikiturik: bata, plika daramatzaten egileen datuekin; bestea, poema bakarrarekin.

5. Lanak aurkezteko epea deialdi publikoa egiten den egunean hasiko da, eta bukatu, 2020ko otsailaren lehena, larunbata, 14:00etan, epea luzaezina izaki. Onartu eginen dira egun horretan bertan postaz frankeatutako lanak.

6. Nafar Ateneoak izendatuko du Epaimahaia eta Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da. Bestalde, saridunak ezin izanen du parte hartu ondorengo edizioetan.

7. Saria eman gabe gera liteke, baldin eta Epaimahaiaren iritziz aurkezturiko poemek nahikoa kalitaterik izanen ez balute.

8. Poema sariduna Nafar Ateneoaren esku geldituko da, haren gaineko eskubide ororekin batera. Saririk jaso ez duten lanak suntsitu eginen dira astebeteko epea igarotakoan.

9. Saria Nafar Ateneoaren buruak edo honek agindutako ordezkari batek emanen du aldez aurretik iragarriko den eta Iruñean eginen den ekitaldi baten. Saria jaso ahal izateko ezinbestekoa izanen da egilea agertzea data horretan, 2020ko apirilean izanen dena, eta bertan olerki sariduna irakurri beharko du.

10. Sariketa honetara poemarik aurkezteak berekin ekarriko du egileek erabat onartzea oinarri hauek, hala nola Epaimahaiaren ebazpena.

“Nafar Ateneoa” poesia saria

—I. edizioa—

 

1000x1200

De  izquierda a derecha: Inés Castiella, Irati Goikoetxea, Josu Jiménez Maia, Javier Torrens y Jon Barberena

Acta del premio

BASA BIZI

Zer den berdea horian, lehorra bustian

basa bizi, basa mortu,

haizeak leizeak sorgintzen dituenean

itsaso izan zirenei begira.

 

Harroa! Arroa! Rroa! Roa! Oa! A! Oihukatu zuen norbaitek

– oihartzun urkatuak diote –

eta beleek ekialderantz egin zuten

– harri berrien bila diote –

gaztelu sorgortuen karranka hotsa lapurtzera.

Kate(begi) lokaztuen miopiak

arku erromanikoak itsutzen ditu

eta han, beti han eta urruti,

burdinaren suak dragoiak marrazten dizkio

bideek elkar irensten duten zuloari.

Haize-errota hori lekuz kanpo dago.

 

Errekastoa lepo-zapi bihurtzearen parekoa da,

bular arteko erretena ibai erraldoi;

sabelaren bueltan itotzen dira ur parrasta guztiak.

Eta berriro hiltzen dira

ur eta tanta

eta listu izerditu guztiak.

Sabelaren bueltan.

Eta han, beti han eta urruti,

gari- eta mahats- eta goroldio-hondarrak

mendira igotzen dira zikoin oinatzen atzetik.

Nor ari da masustak koloreztatzen?

 

Ukitua

(hunkitua? ukatua? urkatua?)

izateko sortu zen

(sortu zuten? sartu zen? sartu zuten?)

euskara.

Triku arantz, zeta leun, haize lehor, txokolatea goxo (eta gozo). Euskara.

Dena kiloka. Esponentzialki. Infinituraino.

Elurra egiten duenenean ikusten da garbien

lurrak zer ezkutatzen duen.

Eta han, beti han eta urruti,

distantziak hurbildu egiten dira.

 

Zer den berdea horian, lehorra bustian

basa bizi, basa mortu,

haizeak leizeak sorgintzen dituenean

itsaso izan zirenei begira.

 

 

“Nafar Ateneoa” poesia saria

—I. edizioa—

 

  1. Gai libreko poema onenari sari bat emanen zaio, 1.500 euroko diru-zuzkidura izanen duena, baita diploma ere. Poemak gehienez 40 bertso-lerro izan ditzake, eta lehen edizio honen gaia Nafarroa behar du izan, latu sensu edo zentzu zabalean badarik ere.
  1. Pertsonak oro lehiatu daitezke, eta aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan behar dute, edozein formatutan delarik ere, bai eta aurretik epaia emandako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da parte hartzen aritu aldi berean beste poesia-lehiaketa batean. Euskaraz behar dute izan. Egile bakoitzak poema bat eta bakarra aurkez dezake.
  1. Jatorrizko lanen hiru ale aurkeztu behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, tarte bikoitzean idatzita , eta alde bakarretik mekanografiatuak. Sinadurarik gabe aurkeztuko dira, izenburua eta plikarekin atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen direlarik: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefono-zenbakia, egilearen literatur ibilbidea, Nortasun Agiriaren kopia eta poemaren izenburua.
  1. Aurkeztu beharreko lanak postaz igorriko dira NAFAR ATENEOra (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruñea, Nafarroa), gutun-azalean honako hau adierazita: “Nafar Ateneoa” saria poema bakarrari —I. edizioa—. Halaber, posta elektroniko bidez ere igortzen ahalko dira euskera@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi eranskin hauek atxikiturik: bata, plika daramatzaten egileen datuekin; bestea, poema bakarrarekin.
  1. Lanak aurkezteko epea deialdi publikoa egiten den egunean hasiko da, eta bukatu, 2019 otsailaren lehena, ostirala, 14:00etan, epea luzaezina izaki. Onartu eginen dira egun horretan bertan postaz frankeatutako lanak.
  1. Nafar Ateneoak izendatuko du Epaimahaia eta Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da. Bestalde, saridunak ezin izanen du parte hartu ondorengo edizioetan.
  1. Saria eman gabe gera liteke, baldin eta Epaimahaiaren iritziz aurkezturiko poemek nahikoa kalitaterik izanen ez balute.
  1. Poema sariduna Nafar Ateneoaren esku geldituko da, haren gaineko eskubide ororekin batera. Saririk jaso ez duten lanak hilabete iraganik, suntsitu eginen dira.
  1. Saria Nafar Ateneoaren buruak edo honek agindutako ordezkari batek emanen du denbora dexenterekin iragarriko den eta Iruñean eginen den ekitaldi baten. Saria jaso ahal izateko ezinbestekoa izanen da egilea agertzea data horretan, 2018ko apirilean izanen dena, eta bertan olerki sariduna irakurri beharko du.
  2. Sariketa honetara poemarik aurkezteak berekin ekarriko du egileek erabat onartzea oinarri hauek, hala nola Epaimahaiaren ebazpena.

 

  • Avda. Barañain, 10 - 1ºA 31008 Pamplona 948275302 ateneo@ateneonavarro.es